XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Zodiako zeinua: Akuerio.
Gustuko kolorea: Gorria.
Arraza: Roseus-Spináculus.
Gorputzeko tenperatura: 25-28¡ C

Ayayay-ek buru eta gorputzenbor gorria eta berdea dituzte hurrenez hurren.

Buruaren behealdean eta enborrean, tontor berdeak jaiotzen zaizkio.

Orokorrean paperez elikatzen da, baina tipo-a mantendu nahi duenez, bere dietan gatz mineralak ere sartzen ditu.

Jakina denez, Ayayayak modelo lanetan aritzen dira.

Morla Zaharkituaren Hegoaldean bizi dira, bertan klima tropikala dagoelako.

Beren birsorkuntza motaren arabera erruleak dira: hiruhilabete bakoitzean behin jartzen dituzte arraultzak.

4.


Izena: Perelín.
Deiturak: Oilarfito-Onddolin.
Pisua: 200 mg.
Altura: 40 hektometro.
Helbidea: Gaueko ura kalea. 103 zenbakia, uda behea azala.
Telefonoa: 91-1 -3j-2t.
Sorterria: Kopolandia.
Jaiotze data: Libra eta Cancer-ek eklipsea sortu zuten unea.
Zodiako zeinua: Eguzkitiarra.
Gustuko kolorea: Horia.
Arraza: Esprotonea.
Gorputzeko tenperatura: 1300¡Celsius.

Perelinak, bere buruan duen gangor horiaren bidez erakartzen ditu emeak.

Eginkizun desberdinak bete behar dituenez, buru bikoitza du: goikoaz bere harrapakinak erakartzen ditu eta behekoaz behatu.

Hauek aurrera eramatean sortzen diren erreakzioak oso gogorrak direnez, eztarrian behera pasatzen diren hari goriak sortzen dira.

Hari hauek bere urdailera heltzen direnean, honek, energia jaso eta bere oinetara bidaltzen du.

Bertatik argi izpi indartsu batzuk isurtzen dira eta elkartzen diren puntuan izar bat osatzen dute.

Orduoro birsortzen da baina kume bakar batzuk baino ez dira bizirik ateratzen.

Udaran, ur azalean flotatuz bizi dira baina negua iristeaz bat hondoratu egiten dira eta azalean gangorra baino ez da ikusten.